XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. irakurgaia pazko aldianApokalipsis liburutik.
Nik, Joanek, aulki zuri aundi bat ikusi nuen, eta an jarririk zegoena.
Aren aurretik iges joan ziren zerua eta lurra, aztarrenik utzi gabe.
Eta illak ikusi nituen, aundi eta txiki, aulki aurrean zutik.
Ideki ziren liburuak; beste liburu bat ere ideki zen, biziaren liburua.
Aietan idatzitakoetatik epaituak izan ziren illak, nor bere egintzen arabera.
Itxasoak biurtu zituen bere barruan zeuzkan illak.
Eriotzak eta aren lekuak ere bai, beren barruan zeuzkatenak; eta bakoitza bere egintzen arabera epaitua izan zen.
Orduan, eriotza eta aren lekua suzko leizera amildu zituzten
Zeru berri bat eta lur berri bat ikusi nituen; lengo zeru-lurrak joan bait ziren; eta ez zen geiago itxasorik.
ERANTZUN SALMOA 142 Salmoaar zazu nere eskaria zure leialtasunez,
zure lan guztiak ari naiz ausnartzen,